Errugabetasun-presuntzio

Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 48. artikuluak errugabetasun-presuntzioa ezartzen du.

Errugabetasun-presuntzioa[1] pertsonaren errugabetasuna arau gisa ezartzen duen zuzenbidearen printzipio orokor penala da.[2] Pertsonaren erruduntasuna frogatzen duen prozesu edo epaiketa baten bidez bakarrik aplikatu ahal izango dio estatuak zigor bat.[3]

Errugabetasun-presuntzioaren kontrakara kautela-neurriak dira, hala nola behin-behineko espetxeratzea. Zuzenbide penal modernoan kautela-neurriak bakarrik onartzen dira pertsona horrek ihes egiteko arriskua edo egitatearen ikerketari behar ez bezala eragiteko arrisku ziurra dagoenean.

Honela azaldu zuten 1789an Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpenaren 9. artikuluan:

« Gizon oro, errudun jotzen ez den bitartean, errugabetzat hartu behar da; eta ezinbestekotzat jotzen bada atxilotzea, bere atxiloketa ziurtatzeko beharrezkoa ez den gogortasun oro legeak zorrozki zigortu behar du. »

eta honela 1948an Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 11. artikuluan:

« Delituagatik salatutakoak eskubidea du errugabetzat jo dezaten, errudun dela legez eta jendaurreko epaiketan frogatzen ez den bitartean. Epaiketan bere burua zaintzeko berme guztiak ziurtatuko zaizkio. »
  1. Euskalterm: [Prozedura Kriminala Hiztegia] [2015]
  2. (Gaztelaniaz) Bonanno, Darío O.. (2008). «Principio de inocencia y libertad ambulatoria en el proceso penal actual» Sistema Argentino de Información Jurídica (Buenos Aires).
  3. «Siempre somos inocentes hasta que se pruebe lo contrario», Human Rights (Gaztelaniaz)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy