Erruleak edo obiparoak ugalketarako organismotik kanpo arrautzak erruten dituzten animaliak dira. Arrautzaren barnean animalia garatu egiten da, horretarako kondizio egokiak izanda, eklosioa gertatu arte. Erruleak dira hegazti denak eta, halaber, ia intsektu, arrain, anfibio eta narrasti guztiak. Ugaztunen artean monotremak (ornitorrinkoa eta ekidna) dira errule bakarrak.