Errusiako erdialdeko goi-ordokia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 293 m |
Mota | upland (en) |
Azalera | 480.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°36′N 36°48′E / 52.6°N 36.8°E |
Leku geografikoa | Ekialdeko Europako ordokia |
Geologia | |
Material nagusia | arroka sedimentario |
Garaia | Aurrekanbriar |
Errusiako erdialdeko goi-ordokia (errusieraz: Среднерусская возвышенность, translit.: Srednerússkaya vozvýshennost), Errusiako erdialdeko lautada ere deitua, Ekialdeko Europako ordokiaren ekialdean dagoen goi-ordoki zabala da. 480.000 kilometro koadroko eremua hartzen du, Errusiako hego-mendebaldean (gehiena) eta Ukrainako ipar-ekialdean, eta Oka ibaitik Donetseraino hedatzen da. 1.000 kilometro inguruko luzera, iparraldetik hegoaldera, 480 kilometroko zabalera[1], eta 200–290 metro arteko garaiera ditu.
Administratiboki Errusiako Belgorod, Briansk, Kaluga, Kursk, Lipetsk, Oriol, Tula eta Voronezh oblastetan banaturik dago. Hiri nagusiak, berriz, Tula, Kursk, Briansk, Belgorod, Kaluga, Orel, Oskol eta Novomoskovsk dira.