Eskailera

Eskailera kiribila.

Eskailera, mailadia edo zurubia eraikineko edo lurzoruko bi maila arteko lotura egin ahal izateko jartzen den maila-sail kateatua da[1]. Mailaz osatuta, artean eskailera-buruak ditu.

Finkoa, eramangarria edo higikorra izan daiteke.

Zabala bada, baita artistiko edo monumentala ere, harmailadi edo eskalinata du izena.

Eramangarriak, berriz, zurubi edo esku-eskailera du izena eta mailak higiduran dituenak eskailera mekanikoa.

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Eskailera. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in