Eskala kromatiko

Eskala kromatikoa musika eskala mota bat da, mendebaldeko musika eskalaren hamabi tonoerdiak barnean dituena. Mendebaldeko musika tradizionalaren beste eskala guztiak, eskala honen azpitaldeak dira. Nota bakoitza, ondoan dituenetatik, gorantz eta beherantz, tono erdi batek banatzen du. Musika tonalean eta beste musika mota batzuetan, eskala hau ez da oso erabilia, goranzko edo beheranzko erabilera apaingarrian ez bada. Hauek, ez dute inongo zuzentze armonikorik eta klixe kontsideratuak dira. Kromatiko hitza, musikariek ulertzen dutenaren arabera, eskala printzipalaren zati ez diren notak bezala ulertzen da. Baita diatonikoak ez diren nota zehatz horiek deskribatzeko hitz bezala ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy