Eskandinavia

     Eskandinavia osatzen duten hiru monarkiak (Danimarka, Norvegia eta Suedia), definizio zorrotz eta ohikoenari jarraituz.      Zenbaitetan egiten den erabilera hedatua: Islandia eta Faroeak, hango biztanleak eskandinaviar etorkikoak baitira gehienbat; eta Finlandia, Suediarekin lotura estua izan duelako historian, eta eskandinaviar gutxiengo bat (suediarra, zehazki) duelako.

Eskandinavia[1] (danieraz eta suedieraz Skandinavien; norvegieraz Skandinavia) Europako iparraldean dagoen hizkuntza eta kultura arloko eskualdea da, Norvegia, Suedia eta Danimarka herrialdeek osatua. Batzuetan, definizio zabalago bat hartuta, Finlandia eta Faroeak ere Eskandinaviako kidetzat hartzen dira.

Era berean, Eskandinaviatik at daude baina harekin harreman estua dute beste lurralde hauek ere bai: Islandia, Groenlandia (Danimarka) eta Åland (Finlandia).

  1. Euskaltzaindia: 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in