Filosofian, eskola eleatikoa Magna Graeciako Elea hirian [1] bildutako zenbait filosofo presokratikok osatu zuten. K. a. V. mendean aritu zen talde honek pentsaera amankomuna osatu zuen batik bat ontologia eta logikaren inguruan. Eskola eleatikoko kideak izan ziren Parmenides, eskolako abiaralea eta kide adierazgarriena, Zenon Eleakoa eta Melisos Samoskoa. Xenofanes ere taldekidea, eta areago, eskolaren sortzailea izan zela adierazi bada ere, segurtasunez baiezta daiteke Xenofanes ez dela eskola eleatikoan barneratu ere egin behar [2][3].