Eskola jazarpen

Eskola jazarpena ikasle batek eraso fisiko eta psikologiko jarraituak jasaten dituenean gertatzen da.

Eskola jazarpena (ingelesez: school bullying) ikasle batek bere eskolan beste ikasleen eskutik jasaten duen jazarpen eta eraso-egoera jarraitua da. Jazarriak gutxiespenak, irainak, txantxak, iseka, kolpeak eta bestelako eraso fisiko eta psikologikoak pairatzen ditu eskola jazarpenean, erasotzaileen botereari edo indarrari aurre egin ezinik, eta azkenik jazarria mendekotasun-egoera batera doa.

Eskola jazarpenaren ondorioak larriak dira biktimentzat: estresa, estutasuna, beldurra eta depresioa ere jasaten dituzte eta kasu batzuetan biktimak suizidiora ere heldu dira. Eskola jazarpena betidanik gertatu bada ere, Dan Olweus suediar irakaslea hasi zen arazoa aztertzen Suediako eskoletan 1970eko hamarkadan. Antzina, eskoletako ohiko fenomeno naturala edo zela uste bazen ere, XX. mendeko bukaeratik egindako ikerketek eta jazarpen-kasu jakinetan hedabideek jarri duten arreta gizartean kezka berezia sortu duen arazo bilakatu da, mundu osoko eskoletako arazoa dela frogatzearekin batera. Horretaz jabeturik, anitz dira arazoari aurre egiteko ekimenak hezkuntza-arduradunen aldetik.

  1. Zeuk Esan, .. «Zeuk esan, haurtzarorako eta nerabezarorako laguntza telefonoa - Eusko Jaurlaritza - Familia Politika eta Aniztasuna - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-24).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in