Eskoziarrak Scottish/Scots Albannaich | |
---|---|
1. lerroa: William Wallace • Walter Scott Alexander Graham Bell • Lulu John Greig • James Watt • James McAvoy 2. lerroa: Flora MacDonald • Donald Dewar • Maria I.a Eskoziakoa • Ewan McGregor • Robert Burns • Deborah Kerr • Roberto I.a Eskoziakoa | |
Biztanleak guztira | |
6-8 milioi Eskoziar diaspora: 20-40 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Eskozia: 4.459.071 (Eskoziar jatorrikoak bakarrik, 2001) AEB: 9.365.490 Kanada: 4.719.850 Australia: 1.501.204 Ingalaterra: 795.000 Argentina: 100.000 Txile: 80.000 Zeelanda Berria: 12.792 : 2.403 | |
Hizkuntza | |
Ingelesa, eskoziera eta Eskoziako gaelera | |
Erlijioa | |
Presbiterianismoa, katolizismoa eta Eskoziako Eliza Episkopala | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Irlandar eta Man uharteko jendea |
Eskoziarrak (ingelesez Scottish/Scots eta Eskoziako gaeleraz Albannaich) Eskozia osatzen duen etnia edo nazioa dira. Historikoki, pikto eta gaeldarren arteko nahasketan jatorria dute, haiei hegoaldean britoi eta germaniar jatorriko anglosaxoiak eta iparraldean eskandinaviar elementuak eta jendea gehitu zitzaizkielarik. Beranduago normandiarren nolabaiteko eragina ere jasan zuten.
Eskoziar nahiz Eskozia izenak eskotoengandik eratorria dago, hauek V. mendean Irlandatik itsasoz atera eta Eskoziako mendebaldeko kostaldea erasotu ondoren, bertan Dál Riata erresuma sortu zutelarik.