Esku-huskako pilota

Pilota partida

Esku-huskako pilota edo esku huskako pilota[1] —zenbaitetan esku pilota deitua[2]pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak horma bat —frontisa— jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.

Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere, Irlandan antzerako kirola jokatzen da: Irlandar pilota.

Hainbat neurritako pilotalekuetan jokatzen da, nahiz ezker paretakoetan nahiz trinketetan.

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, «esku-huska» forma marraduna soilik ageri da; baina egituraren aldetik berdin-berdina den «esku beteka» hiztegi horretan bertan marrarik gabe ageri da, eta Euskaltzaindiak hitz elkarteei buruzko araua (25. arau) argitzearren argitaratutako Hitz elkartuen osaera eta idazkera liburuan (Euskaltzaindia, 1992; ikus 112. orrialdea) hala «esku-huska» nola «esku huska» idaztea onartuta dago. Beraz, marraren ordez zuriunea duen forma ere zuzena da.
  2. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, «gutxi erabilia» marka du esku(-)pilota izenak.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy