Eskubaloia edo handball bi talderen arteko baloi kirola da, pilota (eskubaloia) eskuekin garraiatzeagatik bereizten dena.
Partida bakoitzak hogeita hamar minutuko bi zati izaten ditu eta zazpi jokalariko bi talde aritzen dira jolasten (kantxako sei eta atezaina), gainerako jokalariak, 14ra arte, ordezkoak dira[1]. Kantxak 40 metro luze eta 20 metro zabal izaten ditu. Atetik 6 metrora area bat dago eta hortik beste 3 metrora lerro etenez egindako beste bat, 9 metroko area deitua.
Gaur egun eskuz jokatzen diren kirol ugarietatik, eskubaloia da modernoena. Izan ere, joko honen arautegia XX. mendean sortu zen, eta 1936. urteko Berlingo Olinpiar Jokoetan, egin zen famatua; garai hartan 11 jokalari izaten zituen talde bakoitzak. Geroztik, kiroldegietan jokatzen hasi da, eta talde bakoitzeko jokalarien kopurua 7 lagunera murriztu.