Esne | |
---|---|
janari, sukaldaritzako osagai, body fluid (en) , emultsio, secretion (en) , particular anatomical entity (en) , dairy-milk beverage (en) eta edari ez alkoholiko | |
Osagaiak | ur likidoa, proteina, koipea eta sodio kloruroa |
Historia | |
Honen produktua | ugaztun |
Esnea ugaztunen ugatz-guruinen zelulek sortutako jariakin nutritibo bat da. Ugaztunen artean monotremek ere jariatzen dute.
Bere funtzio nagusia kumeak elikatzea da, beste elikagai batzuk digeritzeko gai izan arte, euren traktu gastrointestinala patogenoetatik, toxinetatik eta hanturatik babesteaz gain, euren osasun metabolikoan laguntzea energia lortzeko prozesuak erregulatuz, bereziki glukosaren eta intsulinaren metabolismoa[1]. Ahalmen hori da ugaztunak definitzen dituzten ezaugarrietako bat. Ugaztunen kumeek (bularreko haurrak gizakien kasuan) titia kendu arte irensten duten fluido bakarra da. Erditzearen aurreko eta ondorengo egunetan eme baten esne-jariaketa oritza deitzen da.
Komertzialki esnea irakurtzen dugunean, behi-esneari egiten zaio aipamena. Aldiz, ardi edo ahuntz esneaz ariko bagina, ardi esne edo ahuntz esne bezala izendatuko genuke.
Etxeko ugaztun batzuen esneak (batez ere, behiarenak, baina baita bufalo, ardia, ahuntza, behorra, gamelu, altzea, txerria eta beste batzuenak ere) kultura batzuetako giza elikadura arruntaren parte dira, gurina, gazta eta jogurta bezalako esneki produktu ugariren oinarria[2]. Oso ohikoa da esnearen deribatuak erabiltzea nekazaritzako elikagaien industrian, industria kimikoan eta industria farmazeutikoan, hala nola, esne kondentsatua, esne hautsa, kaseina edo laktosa. Behi esnea animalien elikaduran ere erabiltzen da. Esnea ura, ioiak (gatza, mineralak eta kaltzioa), gluzidoak (laktosa), koipe materia eta proteinek osatzen dute. Ebidentzia batzuen arabera, gainera, ia ugaztun guztien esnean (baita gizakiengan ere), kasomorfina izeneko kaseina peptido bioaktiboak hautsiz osa daitezke, opioideen hartzaileen agonista gisa jarduten baitute, morfinaren efektu biologikoa mimetizatuz. Euretako bat, β-kasomorfina-7, autismoaren edo gaixotasun kardiobaskularren garapenean inplikatuta dagoenaren usteak ez du ebidentzia zientifikorik. Itsasoko ugaztunen esnea, baleak kasu (adibidez), lurreko ugaztunena baino koipetan eta mantenugaietan askoz aberatsagoa da.