Espainiako Narratiba Sari Nazionala urtero 1977tik Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen literatura saria da. Narratiba lanik hoberena saritzen du, aurreko urtean argitaratutakoen artean eta nagusiki gaztelaniazko liburuak direlarik. Hala ere, "estatu espainiarreko edozein hizkuntzatan idatzitakoak" sarituta izan daitezke, eta horren lehendabiziko lekukoa Alfredo Conderen galizierazko lan bat izan zen 1986an. Bestela, ibilbide luze honetan hiru izan dira euskarazko idazle irabazleak, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga eta Kirmen Uribe alegia.
Sari honen lehenengo aurrekaria 1926an eman zuten.