Espainiako Ondorengotza Gerra

Espainiako Ondorengotza Gerra
Marlborougheko dukea Blenheimgo guduan, Robert Hillinforden margolana
Data17011714
LekuaEuropa, Ipar Amerika, Mendebaldeko Indiak
EmaitzaUtrechteko Ituna (1713)
Rastatteko Ituna (1714)
Filipe V.a Espainiako errege aitortu zuten, baina trukean Frantziako koroari uko egin eta lurralde ugari eman behar izan zituen[1].
Gudulariak
Inperio Santua:

Ingalaterra 1707 arte
Eskozia 1707 arte
Britainia Handia 1707tik aurrera
Probintzia Batuak
Portugal
Savoia

Aragoiko koroa

Frantzia
Borboitar Espainia

Bavaria
Buruzagiak
Karlos artxidukea

Eugenio Savoiakoa
Badengo Mangravea
Guido Starhemberg
Marlborougheko dukea
George Rooke
António Luís de Sousa

Viktor Amadeo II.a

Filipe V.a
Luis XIV.a
Villarseko dukea
Berwickeko dukea
Vendômeko dukea
Villadariasko markesa

Maximiliano II.a Bavariakoa
400.000-1.250.000 hildako denetara[2]

Espainiako Ondorengotza Gerra[3] nazioarteko gatazka armatua izan zen, Karlos II.a hil ostean, Espainiako Koroaren oinordekotza zela-eta, 1701-1714 bitartean gertatutakoa. Europako herrialde gehienek parte hartu zuten eta Ipar zein Hego Amerikako kostaldeetan ere borrokatu zen. Izan ere, Espainiako erregetzaren ondorengotzaz gain, Europako botere nagusien arteko oreka ere erabaki zen.

Karlos II.a Espainiakoa 1700ean hil zen, Filipe Borboikoa —Anjouko dukea eta Louis XIV.a Frantziakoaren biloba— oinordekotzat utzita. Horrela, Filipe V.a Espainiakoa bihurtu zen. Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Espainiako tronuaren gaineko eskubideak aldarrikatu zituenean hasi zen gatazka. Gilen III.a Orangekoa Ingalaterrako erregeak (1707tik aurrera Eskoziarekin bat eginda Erresuma Batuan) ez zuen onartu Frantzia eta Espainiak familia bakar baten mendean egoterik eta bi herrialde horien aurkako aliantza osatu zuen, Herbehereak, Inperio Santua, Portugal eta Savoiarekin batera. Frantziar espantsionismoari aurre egiteko ez ezik, Ingalaterrako kasuan bere tronuan errege protestanteek segi zezaten ere nahi zuten. Izan ere, Ondorengotza Gerra hori Ingalaterrako hainbat historialarik deituriko Bigarren Ehun Urteko Gerraren barruan koka liteke, Ingalaterra eta Frantziaren arteko etsaigoa 1689 eta 1815 bitarteko gatazka europar guztietan agertu baitzen.

Gerra 1713ko Utrechteko Itunarekin eta 1714ko Rastatteko Itunarekin amaitu zen. Hitzarmen horien ondorioz, Espainiako erregetzaren gaineko nazioarteko onespena jaso zuen Filipe V.ak, baldin eta Frantziako tronuaren gaineko eskubideei uko egiten bazien, bi herrialde horiek elkar ez zitezen. Habsburgotar Inperioak Espainiak Italian eta Herbeheretan zituen zenbait lurralde bereganatu zituen. Filipe Espainiako tronuan kokatzea lortu arren, Utrechteko Itunarekin Frantziako hegemonia Europan bukatu zen, eta Lehen Mundu Gerraren amaiera arte iraun zuen botereen arteko orekaren garaia hasi zen.

Espainian, borrokak 1715ean bukatu ziren, Filipe V.aren tropen setioaren aurrean Mallorcak amore eman zuenean. Izan ere, Aragoiko koroak, era nagusian, Austriako Karlos erregegaiaren alde eta Filipe Borboikoaren aurka egin zuen. Hori zela eta, borboitarren garaipenarekin Aragoiko koroak zeuzkan barne-arautegiak deuseztatu ziren, eta Gaztelakoak ezarri ziren.

  1. Utrechteko itunak Puntubi.com
  2. Statistics of Wars, Oppressions and Atrocities of the Eighteenth Century (the 1700s) Necrometrics.com
  3. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy