Espazio ontzia edo espazio-ontzia espazio edo kosmosean zehar bidaiatzeko ahalmena duen gailu mekanikoa da, bere barnean bizitzarako baldintzak manten ditzakeena. Espazio ontziek izar-arteko inguruan astronautak garraiatzeko eginak dira, bidaia hori ahalik eta erosoen burutzeko diseinatuak. Lehen espazio ontzia Vostok-1 sobietar kapsula izan zen; 1961eko apirilaren 12an Kazakhstanen dagoen Baikonurko kosmodromotik orbitaratu zuten, izen bereko suziria erabiliz, barnean Juri Gagarin lehen kosmonauta zihoalarik. Orduz geroztik, astronautikaren eboluzio itzelaren barnean, espazio ontziei hainbat aldaketa egin zaizkie, gaur egun guztiek pertsona anitz eramateko ahalmena dute, eta atmosferara itzultzeko hainbat sistema darabilte. Espazio gailu batek, espazio ontzi izateko, baldintza hauek bete behar ditu:
Espazi0ko gune batetik bestera gizakiak garraiatzeaz beste eginkizunik ere izaten dute espazio ontziek, besteak beste karga garraioa espazio estazioetara edota beste norabait edota saiakera zientifikoak burutzeko eta neurketak egiteko medioa ere izan dira. Espazio ontziak aldi baterako espazio estazio gisa ere erabil litezke, baina ez dira orbita finko batean denbora luzez irauteko eginak.
Espazio ontziaren kontzeptua itsasontzi eta hegazkin kontzeptuen parekoa da astronautikan, izena ere itsasontzi izenaren ildotik dator.