Esperanto | |
---|---|
Esperanto | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Mundu osoan |
Hiztunak | 100.000 eta 2 milioi artean (gehienek bigarren hizkuntzatzat dute) eta jaiotzezko 200-2.000 hiztun inguru |
Ofizialtasuna | Ez da inongo hizkuntza ofiziala, baina nazioarteko talde gutxi batzuek ofizialtzat dute |
Araugilea | Akademio de Esperanto |
Hizkuntza sailkapena | |
Hizkuntza eraikia | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | ordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza eranskaria, hizkuntza isolatzailea eta subjektu aditza objektua |
Denbora gramatikalak | orainaldia, lehenaldia eta geroaldia |
Modu gramatikalak | infinitiboa, baldintzazko modua eta volitive (en) |
Kasu gramatikalak | akusatiboa eta nominatiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Sortzailea | L. L. Zamenhof |
Aurrekaria | Proto-Esperanto (en) |
Sorrera-testua | Unua Libro (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | eo |
ISO 639-2 | epo |
ISO 639-3 | epo |
Ethnologue | epo |
Glottolog | espe1235 |
Wikipedia | eo |
Linguasphere | 51-AAB-da |
Linguist List | epo |
IETF | eo |
Esperantoa munduan zabalduen dagoen nazioarteko hizkuntza planifikatu edo hizkuntza eraikia da.
Ludwi Lejzer Zamenhof mediku okulista poloniarrak 1887an Lingvo Internacia («nazioarteko hizkuntza») izenarekin argitaratu zuen berak hamarkada batean zehar garatutako hizkuntza. Laster, Zamenhofek erabilitako ezizena, "Doktoro Esperanto" (Doktore Itxaropentsua), hizkuntzaren beraren izena bihurtu zen.
Nazioarteko komunikazioa erraztuko zuen hizkuntza laguntzaile neutral eta ikasteko erraza sortzea izan zen Zamenhofen helburua. Hizkuntza neutral horrek, hizkuntza naturalak ez bezala, ez zuen tokian tokiko hizkuntzarik ordezkatu behar: aldiz, gizateria osoaren bigarren hizkuntza izan behar zuen eta, horrela, herri guztien arteko elkar ulertzea ekarrita, horrexen ondorioz, bakea ere bai.
Gaur egun esperantoak erabilera zabala dauka: bidaiatzeko, elkarri idazteko, kultur trukeetarako, konbentzioetarako, beste hizkuntzetako literatura irakurtzeko, irratia entzuteko eta hizkuntza naturalak errazago ikasteko, besteak beste. Zenbat jendek hitz egiten duen esatea oso zaila da, ez baita inongo estatuko hizkuntza, baina zenbaketa fidagarrienek diote mundu osoan ehun milatik hiru milioira bitarte direla esperantodunak, eta horien artean 2.000 inguru direla jaiotzatiko hiztunak.