Esteve Materra | |
---|---|
Bizitza | |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Mugimendua | Sarako Eskola |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Esteve Materra —frantsesez Materre— (? - ?) XVII. mendeko euskal idazlea izan zen, Frantzian jaioa. Saran, Axularrekin segur aski, ikasi zuen euskara. Etxepareren eta Leizarragaren liburuak argitaratu eta gero, Materrarena da Iparraldean euskaraz argitaratu zen hurrengoa.
Frantziskotarra izan zen; 1617an, abade zen La Réoleko komentuan, eta 1623an Okzitaniako Tolosan. 1617an liburuxka bat atera zuen, lapurtera klasikoan idatzia, Bordelen, Doctrina Christiana izenburuarekin. Liburua marinelentzat eginda dago, eta kristau ikasbidea eta otoitz bereziak erakusten ditu. Urte hartan argitaraturiko ale bakarra ezagutzen da, Aziti Bihia elkarteko hizkuntzalari eta filologo gazteek 2015ean Danimarkako Errege Liburutegian aurkitua.[1] Villasanteren ustez garrantzi handia izan zuen Materrak garai hartako idazleentzat. 1623, 1648, 1693, 1704. urteetan berrargitaratu zen; 1693koan, izenburua aldatuta: Bouqueta Lore Divinoena bereciac eta Duronea apeçac Aita Materren liburuari emendatuac. Euskaraz idazteari ekin aurretik, Materrak bazituen beste bi liburu frantsesez argitaratuak: L’horloge spirituel (1606) eta Saint exercice sur les dimanches (1606). Materra Sarako Eskolako partaidetzat hartzen da.