Estolda herri edo hiri bateko ur zikin eta euri-urak jasotzeko lurpeko kanala edo hodia da[1]. Estoldek ez dute bakarrik lan egiten baizik eta estolda-sare bat osatuz, estolderia izenekoa, presio atmosferikoaren bitartez ibiltzen dena.
Edateko ur-sarearekin batera, estolda-sarea ezinbestekoa da herrialde garatuetan.