Estoloiedo herrestadar[1] bat organismoen arteko lotura-organo horizontala da, landareen kasuan lurpeko edo lurgaineko zurtoin itxura duena eta ugalketa asexualean parte hartzen duena. Estoloiak ez du hostorik izaten, baina nodo bakoitzetik (begietatik) landare berri bat gara dezake, batez ere lurrarekin kontaktuan badago.
Animalia kolonial espezie batzuetan, adibidez Stolonica socialis aszidiatan, estoloiak ugalketa asexuala ere ahalbidetzen du.