Estremofilo

Urpeko iturri hidrotermala edo fumarola beltza. Bertan mikroorganismo estremofiloak daude

Estremofiloak[1] muturreko egoera edo ingurugiroetan bizi diren organismoak dira, gainontzeko bizidunek onartzen ez dituztenak: tenperatura oso altu edo oso baxuetan, pH oso azidoetan, gatz-kontzentrazio handiko inguruneetan eta abar. [2]

Estremofilo gehienak mikrobioak dira: archaeak, prokariotak (bakterioak) eta eukariotak daude. Mikrobio estremofilo ugari (bakterioak eta arkeoak) XX. mendeko 80 eta 90eko hamarkadetan aurkitu ziren. Estremofiloek izaki zelulanitzentzat hilgarriak diren inguruak kolonizatu ahal izan dituzte beren tamaina txikiak eta metabolismoaren egokitzapenak ahalbidetuta.

  1. Egungo Testuen Corpusa. .
  2. Rothschild, L.J.; Mancinelli, R.L. Life in extreme environments. Nature 2001, 409, 1092-1101

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy