Eszenografia

Eszenografia deritzo antzezlekuak dekoratzeko eta diseinatzeko arte eta teknikari, bai eta ekintza baten gertalekua era errealistan, idealean edo sinbolikoan irudikatzen duten elementu bisualen emaitzari ere. Elementu bisual horiek ekoizpen eszenikoa edo eszenaratzea osatzen dute, eta askotarikoak izan daitezke: gorpuzdunak (dekorazioa eta tresneria), argiztapenekoak, pertsonaien karakterizazioari dagozkionak (jantziak, makillajea, orrazketa), edo antzezlan edo ikuskizun baten espazio eszenikoaren antolaketari dagozkionak, bai zuzeneko ikuskizunenak (antzerkia, dantza, opera, zarzuela, zirkua) eta bai bestelakoak (zinema, telebista, ekitaldiak, erakusketak). Aditu batzuek arte iragankorraren klasikotzat hartzen dute eszenografia.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy