Etxe sorgindu

Etxe sorgindua fenomeno paranormalak gertatzen omen diren etxe, gaztelu eta antzeko eraikuntza da. Fenomeno horiek mota askotakoak izan daitezke: mamuen agerpena, argiak, zaratak eta garrasiak, psikofoniak. Normalean, fenomeno horiek leku horretan izandako gertaera lazgarriez lotzen dira. Toki horiek hiri kondairez nahasten dira sarritan.

Zinemak asko zabaldu du etxe sorginduen ideia.

Literatura eta zinemaren eraginez Ipar Amerikako etxe sorginduaren eredua mundu osoan zabaldu da, poltergeist fenomenoarekin identifikatuz, nahiz eta kontzeptu desberdina izan. Horren arabera etxe sorgindu batean izaki gaizto bat dago: deabrua, aztia, banpiroa. Etxea, ikuspuntu horren arabera, hilketa baten edo heriotzaren eszenatokia izan zen. Baita maldizio baten ondorioa ere izan daiteke sorginduta egotearen arrazoia.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy