Eufonio

Eufonio
Deskribapena
MotaTuba
Hornbostel-Sachs sailkapena423.232
Jotzaileaeuphonium player (en) Itzuli

Bonbardinoa, tuba tenorea edo eufonioa (batzuetan eufonium edo euphonium bezala ere idatzia), metalezko haize musika tresna bat da, tuba, tronpeta, tronpa, tronboia eta beste hainbat haizezko musika tresna bezala, kono formako hodia duena, eta, soinua, baritono-tenore erregistroan duena.[1] [2] [3] Musika tresnaren azken izen honek, "soinu ederra" edo "ahots goxoa" esan nahi du, eu (ondo, leun lasai) eta phonostik (soinua, ahotsa) eratorria. Hala eta guztiz ere, lehen izena da arruntena. Bonbardinoa, pistoidun musika tresna da, baina, oso kasu arraroetan, balbula biratzailedun ereduak aurki daitezke. Soinua, jotzailearen ezpainen bibrazioari esker sortzen da, ahoko izeneko zatian, aire zutabetik hasita.

  1. «Bombardino» entziklopedia.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  2. Migel., Sagaseta Ariztegi,. (2011). Luzaideko ddantzak = Danzas de Valcarlos. Herritar Berri-Astero / Baigorri-Gara ISBN 978-84-938297-4-2. PMC 863209920. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  3. Antoine., Piarresteguy,. (1958 (DL)). BAL CHAMPETRE AU PAYS BASQUE. s.n PMC 773869258. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy