Eulien ugazaba

Artikulu hau Eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lord of the Flies (1990eko filma)».
Eulien ugazaba
Datuak
IdazleaWilliam Golding (1954ko irailaren 17a)
Argitaratze-data1954
GeneroaEleberri alegorikoa
Jatorrizko izenburuaLord of the Flies
ArgitaletxeaFaber & Faber (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
ISBN0-571-05686-5
Euskaraz
IzenburuaEulien Jauna

Eulien ugazaba (ingelesez Lord of the Flies) 1954an William Golding ingeles idazle eta Literaturako Nobel Saridunak idatzitako eleberri alegoriko bat da.[oh 1] Itsasoaren erdian populaturik gabeko uharte batera iritsi diren britainiar gaztetxo batzuen arteko elkarbizitza eta biziraupena, nahiz beren gobernu eta zibilizarioaren ezartzearen ondorio kaltegarriak eta hondamendia azaltzen ditu.

Izenburuak filistiarren Beltzebu jainkoak Biblian jasotzen duen ezizenetako bati aipamen egiten dio, hain zuzen ere, kristau mitologia edo siniskeran deabruaren parekidea bilakatua. Alegia, antzinatik gizakien ankerkeria eta gaiztakeriarekiko berezko izaerarekin lotura egiten duen izenburua da.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy