Euri-urak lurrera edo estalki batera iritsi diren prezipitazioen (euri, elur eta kazkabarraren) urak dira.
Euri-urak mineralizazio txikikoak izaten dira eta materia organiko gutxi izaten dute. Hala ere, herrialde industrializatuetan eta nekazaritza-eremuetan azidotu egiten dira, hainbat kutsatzailek eraginak, hala nola nitrogeno amoniakalak, ioi nitritoek eta giza jardueren hainbat hondakinek (metalak, HAPak, pestizidak edo haien degradazio-molekulak)[1].
Batzuetan, euri-urak jaso eta biltegiratzen dira, iragazi eta gero etxean, nekazaritzan edo industrian erabiltzeko.