Eurinome, greziar mitologiako zenbait pertsonairen izena da.
- Ozeanide bat, Ozeano eta Tetisen alaba eta, Zeusekin, hiru Kariteen ama zena. Bere izenak "gobernu zabala" esan nahi du. Herak Hefesto olinpotik bota zuenean, Eurinomek eta Tetisek jaso zuten itsas hondotik. Boeziok eta beste egile batzuek, beste bertsio bat aipatzen dute, honetan, Ofionen ama izan zelarik, eta, honekin, titanak gobernatu zituen Kronosen garaiaren aurretik. Baina hau bere aitaren aurka altxatu zenean, Reak Eurinome garaitu eta Tartarora edo itsas hondora jaurti zuen. Egileren batzuk, Zeusekin, Asopo ibaiaren ama ere egiten dute.
- Eurinome izenarekin gurtzen zen Artemisa jainkosa Pigalia herri arkadiarrean, non urtean behin baino irekitzen ez zen tenplu bat zuen, sakrifizio publiko eta pribatuak egiteko. Jainkosaren estatuak, urrezko kateez lotua dagoena, arrain isatsarekin irudikatzen du oinen ordez, Artemisa eta aurretik deskribaturiko ozeanidearen gurtzak, bakar batean batu izanaren hipotesia sorrarazten duena.
- Lemnoseko Dorikloren alaba bat, Kodrorekin ezkondu zena. Ez zen batere zoriontsu izan, bere senarra, beste emakume batekin Trazian ezkondu izanaren zurrumurruak sinetsi ondoren.
- Ifitoren alaba bat, Talaorekin, Argoseko erregea eta Zazpiak Tebasen aurka izeneko espedizioaren buruzagia zen Adrastoren ama izan zena.
- Megarako Niso erregearen alaba bat, Glaukorekin ezkondua zegoena. Poseidonekin, Belerofonteren ama izan zen.
- Ninfa bat, Orkamo Persiakoaren alaba eta Helios jainkoaren maitea zen Leukotoeren ama.
- Arkadiako Likurgo erregearen emaztea, honekin, Anfidamante, Epoko, Anzeo eta Iasoren ama izan zena.
- Odiseoren zerbitzari bat, Odiseo kanpoan zegoen bitartean Peneloperen senar bihurtu nahi zutenak hil zitezen nahi zuena.
- Heriotzaren printzea, deabru nagusia deabruzale batzuen arabera; letagin handi eta zorrotzak ditu, zauriz beteriko gorputz bat, bere itsustasuna azeri larruarekin estaltzen du eta sarraskijalea da.