Europa bezain zaharra | |
---|---|
Datuak | |
Argitaratze-data | 2023 |
Generoa | Saiakera |
Herrialdea | Euskal Herria |
ISBN | 978-84-949758-6-8 |
Europa bezain zaharra Joxe Azurmendi filosofoak idatzitako saiakera liburua da.
Liburu honetan Azurmendik Aro Modernoa baino lehenagoko Erdi Arora eta Errenazimentura joko du Europaren historia kulturala aztertzera. Ikerketa horretatik Europako nazio-estatuen sortze eta bilakaeran azaldu izan diren hainbat topiko azaleratuko ditu. Liburuaren editore Haritz Azurmendiren arabera topiko horiek lantzeak garrantzi berezia du egungo Nazionalismo Ikerketek hartu duten ildoan. Izan ere, Ernest Gellner buru, XX.mendearen erdialdean gailendu zen modernismoa bezala ezagututako nazionalismoaren ikuskerak aldeztu zituen globalizazioa bezalako fenomenoak auzitan daudelarik topiko horiek indarberrituta datoz. Horrek nazionalismoa XIX.mendeko fenomenoa deneko ikuspegia zalantzan ipintzen du[1].