Euskal Herria Bai | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | EH Bai |
Mota | euskal alderdi politikoa eta koalizioa |
Ideologia | ezker abertzalea, Eusko abertzaletasuna, independentismoa, Aurrerakoitasuna, Ekologismoa eta feminismoa |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Frantziako Nazio Biltzarra (Euskal aulkiak) 1 / 3 2 / 24 | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 2007 |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Euskal Herria Bai (laburtua EH Bai) Ipar Euskal Herriko alderdi politikoen koalizio abertzale eta ezkertiar bat da. Abertzaleen Batasunak (AB), Sortuk eta Eusko Alkartasunak (EA) osatzen dute, baita Batasunak ere 2013an desegin zen arte. EH Bai 2007ko Frantziako Hauteskunde Legegileetan aurkeztu zen lehen aldiz, Pirinio Atlantikoetako laugarren, bosgarren eta seigarren hautesbarrutietan.
EH Bildurekin erlazio handia du, Euskal Herriarentzat Euskal Estatu baten sorrera defendatzearen ondorioz.[1]