Euskal Herritarrok

Euskal Herritarrok
BozeramaileaArnaldo Otegi
Sorrera1998ko irailan
Desegitea2003ko martxoaren 17a1
Egoitza nagusiaDonostia (itxita)
Ideologia politikoaEuskal nazionalismo
Ezker abertzale
Independentismo
Sozialismo
1 Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen.

Euskal Herritarrok (EH) 1998an sortutako hautes elkarte bat zen, Hego Euskal Herriko abertzale eta ezkertiarrak biltzeko asmoa zuena. 2003ko martxoaren 17an, Espainiako Auzitegi Gorenak Euskal Herritarrok legez kanpo utzi zuen, Batasuna eta Herri Batasuna alderdiekin batera.[1][2]

1998ko eta 2001eko Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetara eta 1999ko udal eta foru bozkaketetara (Nafarroako parlamentua barne) aurkeztu zen.

EHren barran, Herri Batasuna alderdiak zuen indar nagusia, nahiz eta Batzarre eta Zutikeko kideek ere parte hartu. Azken bi alderdi horiek hautes elkartea utzi zuten 1999an, ETAk su-etena hautsi zuela eta.

EHko kide ezagun gehienak Batasuna alderdira igaro ziren, alderdi horren sorrera prozesuan parte hartu ostean.

  1. Ediktua, alderdi politikoak ilegal deklaratzea helburu dutela, 6/2002 eta 7/2002 zenbakiko auto metatuen ondoriozkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zenbakia, 2003-12-18.
  2. «Batasunaren legez kanporatzearen alde azaldu da Europako Auzitegia»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2009-06-30.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy