Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua

Santutxuko Herriko taberna, legez kanpo utzitako Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren pankarta erakusten, 2007ko udal hauteskundeetan.

Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua, ENAM (askotan gaztelaniazko MLNV siglaz aipatua, hau da, Movimiento de Liberación Nacional Vasco) 1980 eta 1990. hamarkadetan ezaguna egin zen eta independentzia eta sozialismoa helburu zituen mugimendu politikoa izendatzeko erabiltzen ziren siglak ziren. Garai horietako Ezker Abertzale zabalago baten zatirik nagusiena zen. Beste zati garrantzitsuena, Euskadiko Ezkerraren inguruan egituratua, ENAMeko kide askoren aldetik ez zegoen ondo ikusia.

ETArekin lotura zuelakoan eta mugimendu horretako erakunde horietako askok legez kanpokoak izanda eta bere kideak espetxean egonda, 2000. hamarkadan ENAMen ordez, alderdi eta higikunde honetako kideak Ezker Abertzalea izena hobesten hasi ziren. Nahiz eta Ezker Abertzalea izena esan nahi zabalagoa izan, gaur egun askotan ENAM izenaren ordez erabiltzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy