Euskal baladak

Euskal baladak, erromantzeak[1] edo kontapoesiak[2] istorio bat kontatzen duten poema tradizionalak dira. Poema neurtuek sentimenduak kontatzen dituzte, baina baladek gertakariak kontatzen dizkigute, ahoz aho transmititu diren gertakariak. Horregatik, kontapoesia[3] izenez ere ezagutzen dira. Literatura idatziak eragin gutxien izan duen lekuetan gorde dira baladak, Zuberoa, Bizkaia eta Nafarroa Garaian. Bizkaiko Bermeo, Lekeitio eta Ondarroan itsasoa gaitzat duten balada asko bildu izan da, baina azterketarik sakonenak Arratia haranean egin dira, Arratia baita balada bilduma-lekurik aberatsena.

  1. Antonio Zavala Euskal erromantzeak / Romancero vasco Auspoa. Sendoa ISBN: 84-89080-68-2
  2. Euskaltzaindia. Literatura terminoen hiztegia. Balada
  3. Juan Mari Lekuona, "Kontapoesiaren modulu metrikoak hegoaldeko usarioan"

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy