Euskal Herriko gatazka | |||
---|---|---|---|
Data | XX. mende bigarren erdia eta XXI. mende hasiera | ||
Lekua | Euskal Herria, Espainia, Frantzia | ||
Gudulariak | |||
| |||
| |||
Galerak | |||
|
Euskal gatazka edo Euskal Herriko gatazka XX. mendearen erdialdean abiatutako gatazka izan da, mutur banatan, batetik, Euskal Herriaren Nazio Askapenerako Mugimendua eta, bestetik, Espainiako Gobernua eta Frantziakoa elkarren aurka izan dituena. Gatazka armatu hori izan du adierazpen agerikoena eta latzena, baina tentsio horrek Euskal Herriko eta Espainiako gizarte, politika, kultura eta ekonomiako elementu eta eragile ugari ukitu ditu.
Gatazkaren garaia gerraoste amaieratik ETAren behin betiko sueten iraunkorrera (2010-2011) kokatu izan da, askotan ETAren existentzia eta gatazka parekatuz. Gogor kolpatu ditu Hego Euskal Herria eta Espainiako gizartearen zati bat. Hego Euskal Herriko tentsio horrek Ipar Euskal Herriari eragin dio, dela berezko arrazoiengatik, dela Pirinioez hegoaldeko gertaerek utzitako aztarnagatik. Francoren diktaduraren aurkako erantzun gisa piztua, gatazkaren sustraiak karlistaldietatik datoz, eta eragin nabarmena izan du Espainiaren bilakaera politiko-mediatikoan XX. mendeko azken laurdenean eta XXI. mendearen hasieran.
Gatazkari buruzko ikuspegiak, hala ere, askotarikoak eta dinamikoak izan dira. Ezker Abertzalearen hurbileko iturriek indarkeriaren sorburua Espainiaren betiko estatu egituretan kokatzen duten bezala, gatazkaren izaera politikoa nabarmenduz, EAJ eta PSOEko zati batek, eskuinak eta eskuin muturrak ETAri eta haren indarkeria ekintzei egozten diete arazo guzti edo gehienaren erantzukizuna, segurtasun indarren ekintzaz konpontzekoa eta "konpondua", ordena publikoko auzia delakoan.
Ofizialki onartu da ETAk eta euskal talde armatuek 829 pertsona hil zituztela, baina Espainiako zein Euskal Herriko zenbait elkartek, hedabidek eta autorek gehiago zehaztu dituzte.[oh 3] Estatuaren askotariko eragileen ondorioz, 164 pertsona hildako zenbatu dira gutxienez euskal gatazkari loturik, eta 87 gehiago kontrastatzeko, Argituz elkartearen arabera;[5] Euskal Memoria taldeak, berriz, 500 pertsonetan kokatu du estatuaren ekintzaz hildakoen kopurua.[9]
:10
izeneko erreferentziarako
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found