Euskal idazle

Ikusgela

Bideoa
Bernart Etxepare
Bideoa
Axular
Bideoa
Txomin Agirre
Bideoa
Txillardegi
Bideoa
Gabriel Aresti
Bideoa
Mariasun Landa
Bideoa
Xalbador

Euskal idazlea euskaraz idazten duen idazlea da. Horrenbestez, Euskal Herrikoa den baina erdaraz idazten duen egilerik ezin da euskal idazletzat hartu. Honela idatzi zuen izan dugun euskalari gorenak:[1]

« Esanaren arabera, euskaldun zahar nahiz berriek idatzirikako zernahi, literaturaren barrunbean sartzen baldin bada, euskal literatura da. Aitzitik Euskadiko jendeak —eta jakinaren gainean darabilt izen hau, Euskal Herriaren lehen zatiaren bitartez nahastea sor ez dadin—, erdaraz, edozein erdaratan, idazten duten neurrian ezin daitezke izan euskal idazle; euskaltzale sutsu agertzen baldin badira ere, erdal idazle dira. Horrela, euskal idazle genuen Silvain Pouvreau; erdal idazle, haatik, Pio Baroja eta Jean de Sponde. Eskubide osoa dute, beraz, Zeruko Argiak eta Anaitasunak iragarkietan oihukatzen dutenean: «Geu gara euskal prentsa». Eta gainerakoak euskal prentsa dira euskarari sarrera uzten dioten heinean eta ez gehiagotan. Obras son amores, y no buenas razones, esan ohi da aski ezaguna dugun beste hizkuntza batean, eta ez dabiltza oker, nik uste, hori diotenak. »
Koldo Mitxelena[2]

Kolektiboa koordinatzeko sortu zuten Euskal Idazleen Elkartea.

Euskal idazle klasikoen artean, nabarmentzekoak dira "Axular" (Geroren egilea), Bernart Etxepare (Linguae vasconum primitiae), Joan Perez de Lazarraga (Lazarragaren eskuizkribua), Txomin Agirre (Kresala, Garoa), "Lauaxeta" eta "Lizardi".

Mundu osoan oihartzun handiena izan duen egungo euskal idazlea Bernardo Atxaga da; Obabakoak du libururik ezagunena, eta haren lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte. Gaur egungo beste idazle aipagarri batzuk: Unai Elorriaga, Koldo Izagirre, Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia, Itxaro Borda eta Arantxa Urretabizkaia.

  1. «Euskararen ikerkuntzari dagokionez, euskal linguistika eta filologiaren oraingo oinarriak berak ezarri zituen. Batere gehiegikeriarik gabe esan daiteke Mitxelena izan dela euskalari gorena. Euskararen iker-alor guztiak ukitzen zituen, gainera, hots, linguistika eta filologia, literatur kritika, etab.»
    Henrike Knörr, Jean Haritschelhar eta Mikel Ugalde (1987): Koldo Mitxelena, Bidegileak bilduma, 1. zenbakia, 1994.
  2. Koldo Mitxelena: Koldo Mitxelena gure artean. Editoreak: Anjel Lertxundi eta Inazio Mujika. Irun, Alberdania, 2001.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy