Euskara arkaikoa

XVI. mendeko euskararen hedadura. Artean, Arabako eta Nafarroa Garaiko zatirik handienean egiten zen euskaraz, bai eta Bizkai, Gipuzkoa eta Ipar Euskal Herri osoan ere (Bizkaian, Enkarterriko mendebaldean izan ezik).

Euskara arkaikoa XV. eta XVI. mendeetako euskarari deritzo, hau da, 1400 eta 1600 arteko euskarari. Europako Errenazimentuaren garai osoa hartzen du.[1]

1997an, Lakarrak[2] euskararen historiarako periodizazio bat proposatu zuen. Horren arabera, Euskara arkaikoaren aurreko garaia Erdi Aroko euskara litzateke, IX-XV. mende artekoa. Ondorengo garaia euskara zaharra da, 1600. urtean hasi eta 1745ean bukatzen dena.

  1. Lakarra, Joseba A. & C. Mounole, 2015, "Euskara Arkaikoa". J. Gorrochategui, I. Igartua & J. A. Lakarra (arg.), Euskararen Historia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
  2. Lakarra, Joseba A., 1997, "Euskararen historia eta filologia: arazo zahar, bide berri", ASJU 31:2, 447-535

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy