Euskara batua

1972ko uztailaren 29a. Hainbat euskaltzain, Aditz batua lanaren leheno zatia onartutakoan. Ezkerretik eskuinera, zutik: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritschelhar, Alfonso Irigoien, Luis Villasante, Jose Maria Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Makurturik, Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti eta Xabier Kintana.

Euskara batua Euskaltzaindiak proposatutako euskara eredu batua da,[1][2] 1968ko urriaren 3tik 5era Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean (Oñatin) abiatu zen batasun aurrerabidetik sortua. Gabriel Aresti, Txillardegi, Koldo Mitxelena eta Luis Villasante euskara batuaren bultzatzaile nagusiak izan ziren. Euskalkien artean elkar ulertzearen arazoak gainditzeko eta hainbat alorretan hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko sortu zen.

  1. «euskara», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Eskuratze data: 2011-04-07.
  2. «euskara», Elhuyar Ikaslearen Hiztegia, Elhuyar Fundazioa, 2008.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy