Euskararen debekua

Euskararen debekuak historian zehar euskarari ezarritako debekuak biltzen ditu, jazarpen soziopolitiko baten baitan, euskara galarazi eta haren ordez boteretsuen erdarak nagusitzeko asmoz. Dokumentutako debekuak Erdi Arotik abiatu eta gaurdaino luzatzen dira eta ondorio gisa euskararen erabilera eremua nabarmen murriztea ekarri dute, egun euskara hizkuntza gutxitu bilakatu arte.

Debekuak gizarte harremanen arlo guztietan gertatu izan dira, hala nola eskolan, agiri ofizialetan edo, bertakoa izan arren, hizkuntzaren ofizialtasuna ukatuz. Adibidez, XVIII. mendean euskaraz hitz egiteagatik haurrei egindako zigorren testigantza da hau:

« Araban nenbilen batean, hango adiskide eta Erregeren Guardietako kapitan baliente batek behin esan zidan: "Aita, nola euskal herrietan umeen haziera ona eta behar den dotrinarik izango da, baldin euskara hondatzeko ahalegin guziak egiten badira, eta gure mutiltxo edo haurrei, beldur eta azotearekin, euskaraz hitz egitea eragozten bazaie?" »
Agustin Kardaberaz: Eusqueraren berri onac (1761)[1]
  1. Henrike KNÖRR (1998): Arabako euskarari buruz jakin behar dena, Vital Kutxa Fundazioa, 14. orrialdea.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy