Eusko Abendaren Ereserkia | |
---|---|
Herrialdea | Euskadi |
Beste izendapenak | Gora ta Gora Euzko Abendaren Ereserkija Euskadiko ereserkia |
Hitzak | Sabin Arana, 1902an |
Musika | Doinu herrikoia |
Onarpen data | Lehen aldiz, 1936ko urrian Bigarren aldiz, 1983ko apirilaren 14a |
Multimedia | Euzko Abendaren Ereserkija entzungai. Abeslaria/Ahotsa: Jose Antonio Urdiain |
Eusko Abendaren ereserkia (Euskal Autonomia Erkidegoaren ereserkia, orobat Gora ta Gora deitua; jatorrizko izena, Euzko Abendaren Ereserkija) antzina dantza ekitaldiei hasiera eman aurretik jotzen zen doinua da. Hitzak berriagoak dira, Sabin Aranak sortu eta idatziak. Abenda hitzak arraza esan nahi du. 1983ko apirilaren 14an, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko ereserki ofizialtzat onartu zuen doinu hau. Hala eta guztiz ere, jende asko horren kontra azaldu zen, ereserkitzat nahiago baitzuen Jose Maria Garateren Eusko Gudariak edota Jose Maria Iparragirreren Gernikako Arbola .