Eusko Emakume Ekintza | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Eusko Emakume Ekintza |
Mota | irabazi asmorik gabeko elkartea |
Ideologia | ezker abertzalea |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | alderdi politiko |
Historia | |
Sorrera | 1930 |
Eusko Emakume Ekintza, Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren emakumeen atala izan zen 1930eko hamarkadan.
Irlandako alderdi politikoen ereduari jarraituz sortu zen. Eusko Abertzale Ekintzak, bere izaera berritzailea zela eta, emakume eta gizonen aldeko berdintasuna eskatzen zuten sektoreentzako abagunea suposatu zuen.
EAJren Emakume Abertzale Batzarekin alderatuta, Eusko Emakume Ekintzak, emakumeei antolakuntza modu demokratikoago bat eskaini zien, banakakoen eskubideen defentsarako argudioak eskaintzen zituen ideologia, eta baita errepublikazale eta sozialistekin elkarlanerako aukera, emakumeen aldeko legedia erabilgarriago baten alde[1].
Alderdiko emakumeek, garai hartan "berezkoak" bezala ulertzen ziren lanez gain (ekitaldi sozialak antolatu, errifak saldu, behartsuei lagundu..), bestelako kirol (mendigoizale taldea) eta politika arloko ekimenetan ere (hitzaldi eta mitinetan parte hartze aktiboa) parte hartze aktiboa zuten[2][3].
EAE-ANV alderdi txikia izaki, ez ziren emakumeen talde asko sortu. Bilbon, Barakaldon, Sestaon eta Trapagaranen izan zituzten talde sendoenak[1].
Eusko Emakume Ekintzako ordezkari nagusietako bat Florentina Tasende izan zen[4].
Gerra zibila lehertzean, ezkerreko alderdietako beste emakume batzuekin batera Emakume Antifaxisten Elkartean batu ziren. Elkarteko presidente Eusko Emakume Ekintzako Florentina Tesande izan zen, eta Mujeres izeneko aldizkaria argitaratu zuten.