Evenk | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
67.000 inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Errusia: 35,527 (2002) Txina: 30.505 (2010) Mongolia: 535 Ukraina: 48 (2001) | |
Hizkuntza | |
Evenkera, errusiera, txinera | |
Erlijioa | |
Xamanismoa, Kristautasuna, budismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
evenak, oroqenak, orotxak |
Evenk etnia[1][2] (evenkeraz: Эвэнкил, Evenkil; txinera tradizionalez: 鄂温克族; pinyinez: Èwēnkè Zú; errusieraz: Эвенки, Evenki; mongolieraz: Khamnigan Хамниган), evenki ere deitua, Iparraldeko Asian bizi diren talde etnikoetako bat da. XXI. mendearen hasieran 70.000 lagun inguru ziren; Mongolian ehunka batzuk bizi dira eta gainerakoak Errusian eta Txinan, Barne Mongolia eskualde autonomoan, batez ere, banaturik daude[3]. Lehen tungus izena ematen zitzaien.
Errusiako Ulan Ude herrian, evenken ohitura eta kulturari buruzko museoa dago.