Ezer ez dakit, ezer ez dakidala baizik

Sokratesen esaldi ezagun honi buruzko bideoa.

«Ezer ez dakit, ezer ez dakidala baizik» (antzinako grezieraz: ἓν οἶδα ὅτι οὐδὲν οἶδα, hèn oîda hóti oudèn oîda[1]; latinez: scio me nihil scire[2] edo scio me nescire) Sokrates filosofoaren esaldia da. Sokrates Grezia klasiko garaiko filosofoa izan zen (k. a.V mendea), gaur egun mendebaldeko filosofiaren  ordezkari nagusietakoa. Esaldi honek Sokratesen metodoaren lehen pausua izan behar zuena  irudikatzen du: ironia sokratikoa. Egiara heltzeko, gure ezjakintasuna  onartzea izan behar da egin beharreko lehenengo gauza.

  1. «All I know is that I know nothing -> Ἓν οἶδα ὅτι οὐδὲν οἶδα, Εν οίδα ότι ουδέν οίδα, ΕΝ ΟΙΔΑ ΟΤΙ ΟΥΔΕΝ ΟΙΔΑ (late — medieval? — attribution to Socrates)» Translatum.gr (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).
  2. «M. Tullius Cicero, Academica, LIBER PRIMUS, section 16» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy