Ezki

Ezkiak izendatzeko euskara baturako onartu ez diren euskalki edo hizkera batzuetan erabilitako beste hitz batzuk: erki.
Ezki
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalvales
FamiliaMalvaceae
SubfamiliaTilioideae
Generoa Tilia
Espezieak
30 inguru; ikus testua
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaklimewood (en) Itzuli

Ezkiak 30 espezie inguru dituen Tilia generoko zuhaitzak dira, jatorriz Ipar hemisferioaren alde epeletakoak, Asiakoak (bertan espezie kopuru handiena aurkitu ahal dela), Europakoak eta Ipar Amerikaren sortaldekoak; ez dira agertzen Ipar Amerikaren sartaldean. Cronquist sailkatze sistema zaharraren arabera, genero hau Tiliaceae familian sartzen zen, baina Angiospermen Talde Filogenikoan egindako ikerketa genetikoen ondorioz gaur egun Malvaceae familian sartzen da.

Tilia generoko landareak orri jauskorreko zuhaitzak dira, 20-40m altu izan daitezkeenak, oblique-cordate eta 6–20 cm zabal diren orriekin; Iparreko lur epeletan bizi dira. Espezien kopurua ez da zehatza, espezie gehienak hibridoak erraztasunez sortzeko gauza direlako, bai hazten direnean eta bai berez sortzen direnean; hurrengo zerrendan gehienek onartutako espezie gehienak sartu dira.

Zuhaitz honen loreetatik ezaugarri lasaigarriak dituen ezki-ur infusioa egiten da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in