FTSE 100

FTSE 100 indizea, arruntki Footsie 100 ahoskatua, Financial Timesek argitaratzen du. Londresko burtsako 100 baliorik nagusienek osatzen dute. FTSE Financial Times Stock Exchangen akronimoa da. FTSE 100aren adierazle nagusia FTSE 100 Indexa da. Indizea 1000ko oinarrizko maila batekin garatu zen 1984ko urtarrilak 3an.

Indizea osatzen duten enpresen burtsa kapitalizazioa, Londresko burtsaren balio osoaren %70a da. Balioak kapitalizazioaren irizpidearen arabera neurtzen dira. Hiru hilabetetik behin berrikuskatzen da, martxoa, ekaina, iraila eta abenduko lehen ostiralean. Ekitaldiak astelehenetik ostiralera egiten dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy