Fabrikazioa (edo, batzuetan, manufaktura) ondasunen ekoizpen ekonomikoaren fasea da. Giza jardueraren maila bati dagokio manufaktura, eskulangintzatik hasi eta goi teknologiaraino, baina gehienetan erabiltzen da aipatzeko industria produkzioa, hau da, lehengaiak produktu landu edo amaitu bihurtzeko prozesua, eskala handian banatu eta kontsumitu ahal izateko. Baita ere, bitarteko ondasun edo produktu erdilanduak egiteko prozesua aipatzen du.
Fabrikazio ingeniaritza edo fabrikazio prozesua da lehengaiak azken produktu bihurtzeko urratsak egitea. Prozesu hori hasten da produktuaren diseinua egiten eta fabrikatzeko erabili beharreko materialak zehazten. Material horiek aldatu egingo dira fabrikazio prozesuen bidez, eskatutako produktu bihurtzeko.
Ekonomiaren bigarren sektore edo industriaren jarduera da fabrikazioa.