Familia nuklear

Familia nuklearra bikote batek, seme-alabekin nahiz gabe, osatzen duten familia da. Guraso bakarreko familiak ere, gurasoa seme alabekin bakarrik bizi denean hain zuzen, familia nukleartzat jotzen da. Familia nuklearra Mendebaldeko kulturaren ezaugarrietako bat da eta erromatar kulturan nagusi izan zen familia monogamoan du jatorri. Den familia mota txikiena da eta hortik datorkio nuklear izenondoa. Azken hamarkadetan Euskal Herrian bereziki ugaldu den familia mota da, aitona-amonak, gurasoak, seme-alabak eta baita osaba-izebak eta lehengusuak elkarrekin bizi ziren familia zabalen aldean. Munduko beste kulturetan, gainera, beste familia mota batzuk ere badaude, bikoteaz gaindi poligamian edo klan edo komunitate barruko harreman konplexuagoetan oinarritzen direnak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy