Fauna Europaea | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2000 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
fauna-eu.org |
Fauna Europaea Europako lurreko eta ur gezako organismo zelulaniztun, animalia bizidun guztien izen zientifikoen eta banaketaren datu basea da. Animalien taxonomiaren iturri taxonomiko estandar gisa balio du Pan-European Species Directory Infrastructure (PESI) barruan.[1] 2020ko ekainean, Fauna Europaeak jakinarazi zuen bere datu-basean 235.708 taxon izen eta 173.654 espezie izen biltzen zirela.[2]
Bere eraikuntza Europako Kontseiluak (2000-2004) finantzatu zuen hasieran. Proiektua Amsterdamgo Unibertsitateak koordinatu zuen eta, 2004an, lehenengo bertsioa plazaratu zuen. Ondoren, datu basea Berlingo Historia Naturaleko Museora eraman zen 2015ean.