Ferra

Egungo ferrak burdinaz eginak eta apatxetan iltzatuak egoten dira

Ferrak U forma duten piezak dira, burdinaz, kautxuz, plastikoz edo larruz eginikoak, zaldi edo beste edozein animaliaren apatxetan iltzatzen edo itsasten direnak. Apatxak higadura eta apurtzetik babesteko erabiltzen dira. Lehenengo ferrek, irteten ziren iltzeak edo mihiak zituzten, gehiago tiratzeko. Hauek, oraindik, zaldi lehiaketa batzuetan erabiltzen dira. Kuttun gisa, ferrek zorte ona dakartela esaten da.

Itxura guztien arabera, greziarrak izan ziren ferra mendebaldeko kulturan sartu zutenak, IV. mendean. Ferra barietate handia dago, material eta estilo ezberdinetakoak, zaldi mota eta hauek egiten duten lan ezberdinei egokitutakoak. Materialik ohikoenak, altzairua, aluminioa eta plastikoa dira, espezializatutako ferra batzuk, magnesio, titanio edo kobrez eginak dauden arren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in