Fikziozko pertsonaia, fikziozko lan batean agertzen den edozein pertsonaia da. Zehatzago, lan horren unibertsoaren barnean existitzen dela irudikatzen den pertsona edo jendea da. Pertsonez gain, estralurtarrak, munstroak, animaliak, jainkoak edo bizirik gabeko objektuak izan daitezke. Pertsonaia hauek, ia beti, fikziozko lanen protagonista dira, bereziki eleberri eta antzezlanetan. Izan ere, zaila egiten da pertsonaiarik gabeko eleberri bat irudikatzea, ezaugarri hori duen lanik egiten saiatu den arren, (James Joycen Finnegans Wake lana, adibidez). Olerkaritzan, beti dago pertsonaren bat presente, baina, oro har, irudizko kontatzaile edo entzule bezala.
Kritikoek, "pertsonaia biribil" eta "pertsonaia lau"en artean bereizten dituzte. Lehenak, nortasun ezaugarri ugari izaten ditu, eta konplexuak izaten ohi dira, benetakoago eta sinesgarriagoak. Pertsonaia linealek, berriz, nortasun ezaugarri gutxi batzuk baino ez dituzte izaten, eta sinpleagoak eta sinesgarritasun gutxiagokoak izaten ohi dira. Eleberri bateko protagonista (batzuetan heroia), oro har, pertsonaia zirkular bat izaten da, eta, inguruan dituen bigarren mailako pertsonaiak, linealak. Haizeak eraman zuena filmeko Scarlett O'Hara pertsona, adibidez, pertsonaia zirkular baten adibide on bat da, Prissy zerbitzaria, lineala izango litzatekeen bitartean. Berdin, zenbait pertsonaia antagonista (protagonistekin tupust egiten dutenak, batzuetan bilau ere deituak), pertsonaia zirkularrak dira. Pertsona antagonista zirkular baten adibide ona, Rhett Butler da.
Dramaren historian zehar, estereotipo bihurtutako zenbait pertsonaia garatu dira: nekazari inuzentea, iruzurgilea eta abar.
Zenbait antzezlanetan, eskenaratze eta filmetan (animaziozkoetan izan ezik), fikziozko pertsonaiak, aktore, dantzari eta abeslariek protagonizatzen dituzte. Animazio eta txotxongiloetarako, ahotsezko aktoreak daude, ahotsak, ordenagailu bidez ere sor daitezkeen arren.