Filistiar

Talde etniko infotaulaFilistiar

Motatalde etniko historiko
Hizkuntzafilistearrera
Erlijioafeniziar mitologia
Geografia
EstatuaFilistia
Hedapen mapa

Filistiar[1] (hebreeraz: פְּלִשְׁתִּים‎‎‎, pəlištīm, arabieraz: فلستيون‎, Filīstiun, Elizen Arteko Biblian euskaraz filistearrak[2]). K.a. XII. mendean orduko Kanaan hegoaldeko kostaldean finkatu eta K.a. 604an desagertu zen herri txiki indoeuropar bat zen. Beste Itsasoko Herriekin batera parte hartu zuten, Mediterraneo ekialdean gertatu zen Brontze Amaierako kolapsoan, garaiko estatuei eraso eginez, egungo Palestina aldean finkatu ziren arte[3]. Kultura aurreratua zuten, nekazaritzan, metalgintzan, arteetan eta gerran, batez ere. Itun Zaharrean, israeldarren etsai gisa agertzen dira.

Philistia izenetik dator Palestina. Kanaango lurraldea “Palestina” bihurtuko zen erromatarrentzat Bar Kokhbaren matxinadaren ondoren (K.o. 132-136), Hadriano enperadore erromatarra agintean zela (K.o. 117-138).

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  2. «filistear - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-10-20).
  3. (Ingelesez) Denova, Rebecca. «Philistines» World History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy