Film labur

Georges Méliès-ek 1902an eginiko Ilargirako Bidaia film laburraren fotograma.

Film laburra 30-40 minutu baino gutxiago irauten duen zinema-ekoizpena da. Luzera txikiago izanez kostuak ez dira hain handiak eta horrek zinema berritzaileagoa edota esperimentalagoa egiteko aukera eskaintzen du. Sarritan zuzendari hasiberriek horrelako lanak egiten dituzte. Asko dira horrela hasi diren zuzendari ospetsuak, esaterako Luis Buñuel edo Bigas Luna. Zentzu horretan Euskal Herrian Ikuskak izeneko film laburrek garrantzi handia izan dute, baita Zinebi nazioarteko jaialdiak ere.

Genero aldetik film luzeetan aurki daitezkeen genero berak aurki daitezke.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy