Finlandiako historia

Finlandiako historia
Gai garrantzitsuak

Finlandiako historia Finlandia herrialdeari dagokion historia azaltzen duen artikulua da. Paleolitoan iritsi ziren lehen gizakiekin hasten da eta lotura estua du finlandiar eta sami herriekin. Finlandiar herria Suediako Koroaren mugen barruan bizi izan da azken mendeetan; aldiz, bien arteko kultura eta politika kontraesanak areagotu egin ziren XIX. mendean, eta finlandiar nazionalismoaren goraldia ekarri.

Brest-Litovsk Itunak segurtatu egin zuen 1918an Finlandiaren independentzia. Hala ere, ekialdeko mugari buruzko tirabirek indarrean jarraitu zuten eta, II. Mundu Gerra bukatutakoan, Finlandiak galdu egin zuen finlandiar herriaren Ladoga lakuko eskualdea, gerran garaile ateratako Sobiet Batasunaren onuran. Gerra Hotzean, hala ere, Finlandiak neutraltasun politika bat jarraitu zuen. XX. mende amaieran, teknologia eta hezkuntza garatzearen aldeko apustua egin zuten bertako gobernuek, XXI. mendean Finlandia munduko bizi kalitate handieneko herrialde bat izatera heltzeraino.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy